XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) jadanik lehen aipatu ditugunak, irakasleen etorkizun-igurikapenetan eragina dute eta prestakuntza-prozesuak nahiz erabakiak hartzearen eraginkortasuna mugatzen dute, egoera egonkorrago baten zain.

Honek, maila indibidualean ez ezik, taldeen konpromisu eta inplikazio-mailan ere baditu ondorioak.

Bestalde, Erreformari aurre egiteko irakasleak prestatzeko helburua duen prestakuntza hau beronen ezarpenarekin batera burutzen ari da, eta inplikatutako ikastetxe guztietako irakasleentzat derrigorrezkoa da.

Egoera honek galdera batzuk planteatzen ditu; batzuek baliteke gaur egun zentzurik ez izatea aipatu ditugun mailetarako, baina oso interesgarriak izan daitezke etorkizuneko ezarpen-prozesuei begira:

- Prestakuntza-ahaleginak ezarpena baino lehenago egin beharko al lirateke, nahiz eta horrek urtebeteko atzerapena ekarri?

- Ba al dago mentalitate-aldaketek eskatzen duten mantsotasunez eta aldi berean martxan dagoen Erreformak sortzen duen presaz lan egiterik?

- Prestakuntza-eskaintza borondatezkoa izan al liteke?

- Itxaron al daiteke irakasle guztiak prestatuta egon arte erreformak hasteko?

Balorazio eta galdera hauen ondoren, ondorio gisa, honako proposamen hauek egitea bidezko da.

1. Martxan dagoen Prestakuntzarako Plan Trinkoak ikastetxeetan espontaneoki jarraipena edukiko duelako ideia birplanteatu behar da eta, beraz, talde bakoitzaren prestakuntza-beharren autoanalisi-prozesuak azpimarratu, ikastetxe-proiektuarekiko behar horiek antzematen eta agertzen lagunduz.

Honela soilik lortu ahal izango da, ikastetxeetan aholkularien presentzia txikiagoa izan ondoren, prozesuetan jarraipena izatea eta Prestakuntzarako Plan Trinkoak plan iraunkor bati leku egitea.

2. Dokumentuak lantzeko lege-eskakizunak eta ahalik eta lanketa-prozesu aberatsen eta sakonenak lortzea bateratzea.

Profesional guztiek pozik sentitu behar dute egindako lanarekin.

3. Irakaslearen zeregin berriak eskatutako ikastetxeetako prestakuntza-ereduak irakasleen lan-baldintzen birplanteamendua ere eskatzen duela jasotzea.